Iban barrenetxea biography
Follow Iban Barrenetxea and explore their bibliography from Amazon's Iban Barrenetxea Author Page.
Online shopping for Books from a great selection of Memoirs, Leaders & Notable People, Historical, Arts & Literature, Professionals & Academics....
Iban Barrenetxea
Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973), euskal ilustratzailea da.
Diseinu grafikoa ikasi zuen eta hamarkada bat horretan lanean pasa ostean, 2010ean hasi zen lehen ilustrazioak bere blogean zintzilikatzen eta urte hartan argitaratu zuen bere lehen liburua Bombastica Naturalis (A buen paso, 2010) eta Bratislavako Ilustratzaileen Nazioarteko Biurtekoko Ohorezko Plaka eskuratu zuen lan harekin 2011n.
2012an, berriz, Euskadi Saria jaso zuen Zurginaren Ipuina lanarekin. [1]
Ilustratzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean sartu zen ilustrazioaren munduan, ilustrazio haietako batzuk bere blogean zintzilikatzen hasi zen, eta berehala hasi zen editoreen deiak eta mezuak jasotzen.
Bere ogibidea benetan hori zela ohartuta, bere lan finkoa utzi eta idazteari eta, batez ere, ilustratzeari ekin zion.[2][3]
Liburuekiko duen maitasunak bultzatu zuen erabaki hura hartzera, ilustratzaile baino lehen irakurle sutsua dela aipatzen